Las últimas Masterclass

Las últimas Masterclass

Datorren hilabetean geure horretan jarraitzen dugu, hori dela eta, apirilaren 1 eta 2an azken Master Class-ak izango ditugu. Ostiralean, apirilak 1, Sabin Bikandi izango dugu, goi mailako musika irakasle eta txistularia. Larunbatean, apirilak 2, berriz, Andra Mari Dantza Taldeko Kepa Artetxe izango da gurekin Bizkaiko jota zaharra eta porrusaldaren gaineko ikastaroa eskaintzeko.
Oraingoan ere Begoñako Udaltegian (Txurdinagako Kiroldegi ondoan) izango dugu zita, ostiralean arratsaldeko 19:30etik 20:45era eta larunbatean goizeko 11:00etatik 14:00etara.
Animo eta izan dezagun oraingoan ere asteburu borobila!


Este mes que llega continuamos como hasta ahora, es por ello que el 1 y 2 de abril tendrán lugar las últimas Master Class.
El viernes, 1 de abril, tendremos con nosotros a Sabin Bikandi, profesor de música y txistulari. El sábado 2 de abril, en cambio,  Kepa Artetxe de Andra Mari Dantza Taldea estará con nosotros para ofrecernos una clase sobre la jota y porrusalda de Vizcaya.
Esta vez también tendremos esta cita en el Centro Civico de Begoña (al lado del Polideportivo de Txurdinaga), el viernes de 19:30 a 20:45 de la tarde y el sábado de 11:00 a 14:00.
¡Ánimo y tengamos otra vez un fin de semana redondo!

3ª Masterclass a la vista

3ª Masterclass a la vista

Buka dezagun hilabetea musika eta dantzaz blai!
Martxoa bukatzeko ere Master Class berriak izango ditugu, hona hemen gure artean izango ditugun irakasleak:
Martxoaren 25ean (ostirala) Kepa Junkera ezaguna izango da trikitixaren gainean bere ezagutza partekatzen eta martxoaren 26an (larunbata) Jon Maya dantzari eta koreografoa izango dugu dantza tradizionaletik garaikidera bitarteko ibilbidearen ikuspegia eskaintzen.
Oraingoan ere Begoñako Udaltegian (Txurdinagako Kiroldegi ondoan) izango dugu zita, ostiralean arratsaldeko 19:30etik 20:45era eta larunbatean goizeko 11:00etatik 14:00etara.
Goazen bada astea ondo amaitzera!


Para acabar el mes de marzo también tendremos nuevas Master Class, he aquí los maestros que tendremos entre nosotros/as:
El viernes, 25 de marzo, tendremos a Kepa Junkera compartiendo sus conocimientos sobre la trikitixa, y el sábado, 26 de marzo, estará con nosotros el dantzari y coreógrafo Jon Maya para ofrecernos un nuevo punto de vista sobre el puente entre las danzas tradicionales y la danza contemporánea.
Esta vez también tendremos esta cita en el Centro Civico de Begoña (al lado del Polideportivo de Txurdinaga), el viernes de 19:30 a 20:45 de la tarde y el sábado de 11:00 a 14:00.
¡Vayamos y acabemos bien la semana!

BIGARREN MASTER CLASS-AK MARTXAN!

BIGARREN MASTER CLASS-AK MARTXAN!

Martxoaren 18 eta 19an 60. urteurren honetako bigarren Master Class-ak izango dira. Ostiralean, hau da, martxoaren 18an, Jose Manuel Agirre Tolosako Dultzaineroa eta musika tresna egilea izango dugu musika masterclass berrian eta larunbatean, martxoaren 19an, Patxi Laborda dantzaria egongo da kotraidantzen gaineko ikastaroa eskaintzen.
Master Class hauek ere, aurrekoak bezala, Begoñako Udaltegian burutuko dira (Txurdinagako Kiroldegiaren ondoko eraikinean).
Animatu eta parte hartu! Ia lehendabizikoetan adinako arrakasta izaten duten hauek ere!


El 18 y 19 de marzo se celebrarán las segundas Master Class de este 60 aniversario. El viernes, es decir, el 18 de marzo, tendremos al constructor de instrumentos y Dulzainero de Tolosa Jose Manuel Agirre impartiendo su Master Class sobre música. El sábado, en cambio, 19 de marzo, estará Patxi Laborda ofreciéndonos un curso sobre contradanzas.
Estas Master Class, al igual que las anteriores, tendrán lugar en el Centro Cívico de Begoña (edificio de al lado del Polideportivo de Txurdinaga).
¡Animaos y tomad parte! ¡A ver si conseguimos el mismo éxito que tuvieron las primeras!

MASTER CLASS ARRAKASTATSUAK / PRIMERAS MASTER CLASS EXITOSAS

Joan den asteburuan lehen musika eta dantza Master classak egin genituen Begoñako Udaltegian. Batak zein besteak arrakasta handia izan zuten. Ostiral iluntzean, Ibon Koteronen alboka ikastaroan 70 lagun inguru bildu ziren, eta sare bidezko zuzeneko konexioak ere izan zuen bere jarraipena.
Ikastaroaren ondoren, Santutxuko kaleetan zehar kalejira polita egin zuten albokariek, bertaratu ziren panderojoleekin batera, jai giro polita jarriz auzoan.

Larunbatean Natxo Monterorekin dantza kontenporaneoa ezagutzeko aukera izan zuten udaltegian bildu ziren 48 lagunek. Gira eta buelta, ez zen mugitu gabeko muskulurik geratu. Giro paregabean, dantzaren beste ikuspegi bat ezagutzeko aukera ezinhobea izan zen.

Hurrengoak, martxoaren 18 eta 19an, Jose Manuel Agirre Tolosako dultzainero eta musika trensa egilearekin eta Patxi Laborda dantzariarekin izango dira.
Hurbiltzera gonbidatzen zaituztegu!


El pasado fin de semana celebramos en el centro cívico de Begoña las primeras Master Class de música y danza, y tanto una como otra tuvieron una muy buena acogida. El viernes por la tarde, unas 70 personas se acercaron a la master class del albokari Ibon Koteron, y la conexión en directo desde nuestro blog también tuvo su seguimiento. Tras la clase, una kalejira de albokaris y panderojoles inundaron las calles del barrio de Santutxu, trasladando a todos los vecinos un buen ambiente festivo.

El sábado Natxo Montero enseñó a los 48 asistentes, otra forma de ver la danza, un curso de danza contemporánea. Movimientos de brazos, saltos, giros… no hubo músculo que no trabajase! Todo, en un ambiente inmejorable!

Las próximas Master Class serán el 18 y 19 de marzo, de mano del dulzainero de Tolosa y constructor de instrumentos Jose Manuel Agirre y del dantzari Patxi Laborda.
¡Os invitamos a acercaros!

Comienzan las Masterclass

Comienzan las Masterclass

DATORREN ASTEBURUAN MASTERCLASS IBON KOTERON ETA NATXO MONTEROREN ESKUTIK!

Datorren asteburuan hasiera emango zaie aurretik aipatutako Masterclass-ei. Lehendabizikoak, esan bezala, otsailaren 25 eta 26an izango dira Begoñako Udaltegian (Txurdinagako Kiroldegiaren parean).
Ostiralean, hilaren 25ean, arratsaldeko 19:30etan hasita, Ibon Koteron izango dugu musikaren gaineko ikastaro hau eskaintzen, eta bukatutakoan, 20:45ak inguruan, kalejira musikatsua izango dugu Santutxutik, beraz, nahi duenak bere musika tresna ekar dezala auzoa alaitzeko.
Beste alde batetik, larunbatean, 11:00etatik 14:00etara bitartean, ezaguna dugun Natxo Monterok dantza garaikidearen gaineko ikastaroa eskainiko digu. Ziur asteburua modu atseginean hasteko adinakoak izango direla ikastaroak.
Besterik gabe, animo eta has zaitezte gorputza berotzen!
——————————————————————————————————————————
EL FIN DE SEMANA QUE VIENE MASTERCLASS CON IBON KOTERON Y NATXO MONTERO!

El fin de semana que viene se dará comienzo a las Masterclass del 60 aniversario. Las primeras, como sabéis, serán el 25 y 26 de febrero en el Centro Cívico de Begoña (al lado del polideportivo de Txurdinaga).
El viernes, 25 de febrero, comenzaremos a las 19:30 de la tarde con el curso que Ibon Koteron nos impartirá sobre música, y después, alrededor de las 20:45, seguiremos con el pasacalle musical por Santutxu, así que el que quiera que traiga su instrumento para alegrar el barrio con nuestra música.
Por otro lado, el sábado, entre las 11:00 y las 14:00, Natxo Montero nos ofrecerá un curso de danza contemporánea. Seguro que éste será un buen modo de darle comiendo a un fin de semana excepcional.
Sin más, ¡animaos y comenzad a calentar los músculos!

DANTZA ETA MUSIKA IKASTAROAK

DANTZA ETA MUSIKA IKASTAROAK

60. urteurreneko jarduera ezberdinen artean Masterclass deritzen dantza eta musika ikastaroak egingo ditugu. Otsaileko azken asteburuan hasita eta apirilera bitartean dantza eta musika ezberdinak ezagutu eta jorratzeko aukera izango dugu Begoñako Auzo Etxean.
Masterclass direlako horietan dantza eta musikaren munduko pertsona ezagun askok hartuko dute parte eta euren ezagutzak gurekin partekatzeko aukera eskainiko digute.

Tailerrak Txurdinagako polikiroldegi parean dagoen Begoñako Udaltegian izango dira ostiraletan 19:30- 21:00 bitartean (ondoren musikarien kalejira egongo da Santutxutik, beraz, zuen musika tresnarekin etorri!!) eta larunbatetan 11:00-13:45 bitartean.

Sarrera librea izango da eta etortzera gonbidatzen zaituztegu, 100 pertsona hartzeko aretoa daukagu prestatuta tailerrentzako.
Animatu zaitezte, beraz, ostiral arratsaldetan eta larunbat goizetan izango diren kultur ikastaro hauetan parte hartzera!

ETA EZ AHAZTU, DATOZEN EGUNOTAN DANTZA ETA MUSIKA IKASTAROEN BERRIAK AGERTUKO DIRELA!


Entre las diferentes actividades organizadas con motivo de nuestro 60 aniversario se celebraran diversos cursos de danza y música. Desde el último fin de semana de febrero hasta finales de abril tendremos la oportunidad de conocer y practicar diferentes tipos de danza y música en el Centro Cívico de Begoña.
En estas Masterclass tomarán parte diversas personalidades del mundo de la danza y la música, y  tendremos la oportunidad de que compartan sus conocimientos y experiencias con nosotros.

Las masterclass y los talleres se llevarán a cabo en el centro de distrito de Begoña, que se encuentra en el edificio junto al polideportivo de Txurdinaga, los viernes de 19:30 a 21:00 ( posteriormente estos músicos nos acompañarán en una kalejira por Santutxu, por lo tanto, os invitamos a venir con vuestros instrumentos para poder tocar con ellos) y los sábados de 11:00 a 13:45.

La entrada sera libre hasta llenar el aforo de 100 personas que tenemos en la sala, así que os animamos a asistir.¡Animaros a tomar parte en estos cursillos culturales que se celebraran los viernes por la tarde y sábados por la mañana!

¡Y NO OLVIDAD QUE EN LOS PRÓXIMOS DÍAS APARECERÁN NOTICIAS SOBRE LOS CURSOS DE DANZA Y MÚSICA!