Datorren hilabetean geure horretan jarraitzen dugu, hori dela eta, apirilaren 1 eta 2an azken Master Class-ak izango ditugu. Ostiralean, apirilak 1, Sabin Bikandi izango dugu, goi mailako musika irakasle eta txistularia. Larunbatean, apirilak 2, berriz, Andra Mari Dantza Taldeko Kepa Artetxe izango da gurekin Bizkaiko jota zaharra eta porrusaldaren gaineko ikastaroa eskaintzeko.
Oraingoan ere Begoñako Udaltegian (Txurdinagako Kiroldegi ondoan) izango dugu zita, ostiralean arratsaldeko 19:30etik 20:45era eta larunbatean goizeko 11:00etatik 14:00etara.
Animo eta izan dezagun oraingoan ere asteburu borobila!


Este mes que llega continuamos como hasta ahora, es por ello que el 1 y 2 de abril tendrán lugar las últimas Master Class.
El viernes, 1 de abril, tendremos con nosotros a Sabin Bikandi, profesor de música y txistulari. El sábado 2 de abril, en cambio,  Kepa Artetxe de Andra Mari Dantza Taldea estará con nosotros para ofrecernos una clase sobre la jota y porrusalda de Vizcaya.
Esta vez también tendremos esta cita en el Centro Civico de Begoña (al lado del Polideportivo de Txurdinaga), el viernes de 19:30 a 20:45 de la tarde y el sábado de 11:00 a 14:00.
¡Ánimo y tengamos otra vez un fin de semana redondo!