KORRIKA BADATOOOOOOOOOOR!!!

KORRIKA BADATOOOOOOOOOOR!!!

Datorren apirilaren 15ean, ostirala, arratsaldeko zortziak inguru Korrika Santutxura iritsiko da, eta Gazteditarrok, lehen kilometroan zehar, lekukoa eramateko ohorea izango dugu!

Ibilbidea Zabalbide-Santa Clara kaleen arteko bidegurutzetik eta Zabalbide-Santutxu kaleen arteko bidegurutzera izango da.

Gainera, korrika etorri zain gauden bitartean, giroa berotzen jardungo dugu hoberen egiten dakigun moduan, musikaz eta dantzaz!

Zita, gogoratu, apirilaren 15ean, arratsaldeko 19:15ak inguruan giroa berotzen hasteko Zabalbide-Santa Clara kaleen arteko bidegurutzean.

Eta Korrika iristen denean, birikak ematen duten beste segi Korrika euskalakari!!!


El próximo 15 de abril, viernes, hacia las ocho de la tarde llega la Korrika a Santutxu, y Gaztedi tendrá el honor de portar el testigo durante el primer kilómetro! El recorrido, será desde el cruce de Zabalbide y Santa Clara, hasta el cruce entre Zabalbide y Santutxu.

Mientras esperamos a la Korrika, calentaremos el ambiente como mejor lo sabemos hacer, con música y danza!

Recordad! La cita, el 15 de abril, hacia las 19:15 para poner ambiente, en el cruce de Zabalbide y Santa Clara.

Cuando llegue la Korrika, a correr lo que los pulmones nos permitan! Tipi-tapa Korrika!

DANTZA ETA MUSIKA IKASTAROAK

DANTZA ETA MUSIKA IKASTAROAK

60. urteurreneko jarduera ezberdinen artean Masterclass deritzen dantza eta musika ikastaroak egingo ditugu. Otsaileko azken asteburuan hasita eta apirilera bitartean dantza eta musika ezberdinak ezagutu eta jorratzeko aukera izango dugu Begoñako Auzo Etxean.
Masterclass direlako horietan dantza eta musikaren munduko pertsona ezagun askok hartuko dute parte eta euren ezagutzak gurekin partekatzeko aukera eskainiko digute.

Tailerrak Txurdinagako polikiroldegi parean dagoen Begoñako Udaltegian izango dira ostiraletan 19:30- 21:00 bitartean (ondoren musikarien kalejira egongo da Santutxutik, beraz, zuen musika tresnarekin etorri!!) eta larunbatetan 11:00-13:45 bitartean.

Sarrera librea izango da eta etortzera gonbidatzen zaituztegu, 100 pertsona hartzeko aretoa daukagu prestatuta tailerrentzako.
Animatu zaitezte, beraz, ostiral arratsaldetan eta larunbat goizetan izango diren kultur ikastaro hauetan parte hartzera!

ETA EZ AHAZTU, DATOZEN EGUNOTAN DANTZA ETA MUSIKA IKASTAROEN BERRIAK AGERTUKO DIRELA!


Entre las diferentes actividades organizadas con motivo de nuestro 60 aniversario se celebraran diversos cursos de danza y música. Desde el último fin de semana de febrero hasta finales de abril tendremos la oportunidad de conocer y practicar diferentes tipos de danza y música en el Centro Cívico de Begoña.
En estas Masterclass tomarán parte diversas personalidades del mundo de la danza y la música, y  tendremos la oportunidad de que compartan sus conocimientos y experiencias con nosotros.

Las masterclass y los talleres se llevarán a cabo en el centro de distrito de Begoña, que se encuentra en el edificio junto al polideportivo de Txurdinaga, los viernes de 19:30 a 21:00 ( posteriormente estos músicos nos acompañarán en una kalejira por Santutxu, por lo tanto, os invitamos a venir con vuestros instrumentos para poder tocar con ellos) y los sábados de 11:00 a 13:45.

La entrada sera libre hasta llenar el aforo de 100 personas que tenemos en la sala, así que os animamos a asistir.¡Animaros a tomar parte en estos cursillos culturales que se celebraran los viernes por la tarde y sábados por la mañana!

¡Y NO OLVIDAD QUE EN LOS PRÓXIMOS DÍAS APARECERÁN NOTICIAS SOBRE LOS CURSOS DE DANZA Y MÚSICA!

Celebrando el 60 aniversario

Celebrando el 60 aniversario

2011 urte berri honekin batera, Gaztedik ere bere urte berria hasiko du. Urte berri eta berezia. Izan ere, datorren 2011 honetan Gaztedi Dantzari Taldeak 60 urte beteko baititu.

60. urteurren hain berezia ospatze aldera ekitaldi ugari antolatuko dira. Hori dela eta, aipatutako ekitaldi horien guztien berri izan dezazuen sortu dugu Blog hau, aldian-aldian izango diren ospakizunak ezagut ditzazuen eta horietaz gozatzeko aukera izan dezazuen.

Gauzak horrela, gure asmo eta ilusio on guztiez antolatuko ditugun ekimenetara hurbiltzera animatzen zaituztegu.

Eskerrik asko urte luze hauetan zehar zuen laguntza jasotzeagatik.

Eman diezaiogun bada, Gaztediren urte berri honi hasiera. Aurrera Gaztedi.

World Cafe gosaria

World Cafe gosaria

Abenduaren 11an izan genuen zita. Zukua, fruta, kafea, cola-caoa, opilak hainbat… Gosariaren atzakian, goizeko hamarrak aldera hasi eta eguerdiko ia ordu biak arte aritu ginen lanean.

Belaunaldi ezberdinen artean, 60.urteurren hau guretzako zer izatea nahi dugun eta nola eraman nahi dugu aurrera zehaztu nahi izan genuen. 2011an egiteko asmoa dugun ekitaldiak ere aurkeztu genituen.

Orain, ideia guzti horiei forma eman eta martxan hastea baino ez da falta! Animo!


La cita fue el pasado 11 de diciembre. Zumo, fruta, café, cola-cao, bollos… no faltaba de nada para desayunar, y para despertar nuestras mentes. Trabajamos desde las diez de la mañana hasta las dos del mediodia, un brainstroming a lo grande.

Entre diferentes generaciones, descubrimos que queremos que sea para nosotros este 60 aniversario, y como queremos diseñarlo. También presentamos las diversas actividades que se llevarán a cabo en 2011.

Ahora, solo falta transformar en realidad todas esas ideas para luego poder disfrutarlas! Ánimo!