Kategoriak / Categorías: 2013 – 2010

MENDI MARTXA

MENDI MARTXA

60. urteurren honetan dena ez delako dantza eta musika izango, Gaztedik, Mendi Martxa bat antolatu du, gure inguruak pixka bat ezagutzeko asmoarekin eta goiz polit bat pasatzeko nahiarekin.

Urriaren 8, larunbata jarri dugu zita. Karmelo plazatik irten, eta pausoz pauso, Arbolantza, Monte Abril, eta Artxanda bisitatuko ditugu beste batzuen artean. Bertan hamaiketakoa egin eta eguerdi aldera berriz santutxura iritsiko gara.

Hasi giharrak berotzen!!


Porque no todo en este aniversario es bailar, y disfrutar de música, Gaztedi ha organizado una Mendi Martxa con la intención de conocer un poco más nuestro entorno, y pasar una bonita mañana.

La cita será el 8 de octubre. Partiremos desde la plaza del Karmelo, para después, pasar por, Arbolantza, Monte Abril y llegar a Artxanda. Aquí haremos un hamaiketako, y hacia el mediodía llegaremos otra vez a Santutxu.

¡¡Id calentando los músculos!!

TXISTULARIEN KONTZERTUA / CONCIERTO DE TXISTULARIS

Datorren urriaren 7an, ostirala, Gaztediko txistulariek kontzertua emango dute Santutxuko Francisquito elizan. Ez dira ordea bakarrik izando, Santutxuko txistulariak, Bizkaiko txistulariak, eta Bilboko udal txistu banda izando dituzte lagun.

Ekitaldian dantzariak ere ikusi ahal izango dira, okasiorako bereziki egingo diren koreografia batzuk dantzatuz.

Anima zaitezte!!! Urriak 7, ostirala, arratsaldeko 20:00etan. Sarrera librea izango da.


El próximo día 7 de octubre, viernes, los txistularis de Gaztedi ofrecerán un concierto en la iglesia San Francisquto de Santutxu. Y no estarán solos, ya que contarán con la compañía de Santutxuko txistulariak, Bizkaiko txistulariak, y la banda municipal de txistu de Bilbao.

Habrá también dantzaris, que bailarán coreografías especialmente creadas para la ocasión.

¡¡¡Animaos!!! Viernes, 7 de octubre a las 20:00. La entrada es gratuita.

“TXANGOAN” IKUSKIZUN IBILTARIA  / “TXANGOAN” ESPECTACULO ITINERANTE

Datorren uztailaren 4an, arratsaldeko 19:15tatik aurrera, Gaztedi Dantzari Taldeak, “TXANGOAN” ikuskizun ibiltaria eskainiko du Bilboko Alde Zaharrean. Dantza eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna eta Euskal Herriko folklorea era berri batean hurbilduko diguna.

Dantza eta antzerkia, biak batean ikusgai!!!. Ikuskizun honek XII. Bilboko Kalealdiari, Kaleko Antzerki eta Arteen Nazioarteko Jaialdiari hasiera emateko ohorea izango dugu!

Ikuskizun hau baina, ez dugu gurea bakarrik izatea nahi. Erriberako merkatuan hasi eta Areatzan bukatuko den ibilbide folkloriko honek ZURE PRESENTZIA EZINBESTEKOA DU!!! Ikuskizunaren amaieran Areatzan batuko bait gara Larrain Dantza erraldoi bat dantzatzeko, eta hor ere zu gurekin dantzan egotea nahi dugu!!

Beraz, Animatuuuu!!! Uztailaren 4an, arratsaldeko 19:15tan Erriberako Merkatuan gurekin batera Alde Zaharretik ibilbidea egiteko eta 20:30tan Areatzan Larrain Dantza dantzatzeko. ZURE ZAIN GAUDE!!!


El próximo 4 de julio, Gaztedi Dantzari Taldea representará a partir de las 19:15h en el Casco Viejo de Bilbao, el espectáculo itinerante “TXANGOAN”, un espectáculo de teatro y danza tradicional que nos acercará, de una manera diferente, al folklore de Euskal Herria.

Danza y teatro, todo en uno!!! Este espectáculo inaugurará el XII. Bilboko Kalealdia, el Festival Internacional de Teatro y de las Artes de la Calle de Bilbao.

Queremos hacer un espectáculo participativo, un recorrido folklórico por el Casco Viejo que comenzará en el Mercado de la Ribera y acabará en el Arenal con un Baile de la Era multitudinario y por eso TU PRESENCIA ES NECESARIA!!

Anímate!!! 4 de julio, a las 19:15 en el Mercado de la Ribera para hacer con nosotros el recorrido por el Casco Viejo y a las 20:30 en el Arenal.
TE ESPERAMOS!!!!

Tienes más información en la pagina del Bilboko Kalealdia, o descargándote el programa de mano aquí.

IKASTARO HERRIKOIAK / CURSILLOS POPULARES

IKASTARO HERRIKOIAK / CURSILLOS POPULARES

HASTEAR DIRA MAIATZEKO IKASTARO HERRIKOIAK!

Gaztediren 60. urteurrenarekin jarraitzeko euskal dantza ikastaro herrikoiak antolatu ditugu. Ostiralero izango dira Karmelo plazan iluntze aldera, 19:30etik 21:00etara. Lehen hiru ostiraletan, hau da, maiatzaren 6, 13 eta 20an, dantza ezberdinak ikasteko aukera izango da eta hilabeteko azken ostiralean, maiatzaren 27an, ikasitako dantzak praktikan jartzeko aukera izango da erromeria herrikoian.
Anima zaitezte eta parte hartu, ahaztutakoak gogoratzeko eta dantza berriak ikasteko aukera paregabea da eta!


¡A PUNTO DE COMENZAR LOS CURSILLOS POPULARES!

Para seguir con el 60 aniversario de Gaztedi se han organizado cursillos populares. Dichos cursillos tendrán lugar los viernes en la plaza Carmelo sobre las 19:30 de la tarde. Los tres primeros viernes, es decir, 6, 13 y 20 de Mayo, habrá oportunidad de aprender diferentes danzas y el último viernes del mes, 27 de Mayo, será el turno de poner en práctica las danzas aprendidas los días anteriores en la romería popular.
¡Animaos y tomad parte, es una estupenda oportunidad para recordar las danzas olvidadas y aprender otras nuevas!

SANTUTXUKO LIPDUB-A

SANTUTXUKO LIPDUB-A

Joan den apirilaren 9an, Santutxuko auzotarrok LipDub bat egin genuen, eta Gaztedi Dantzari Taldeak, auzoko beste hainbat kolektiborekin batera hartu zuen parte.

Eguraldi ederraz lagunduta, horretarako bereziki prestatutako abestiarekin osatu genuen gure bideo sekuentzia.

Giro aparta, eta jende andana izan zen santutxuko kaleetan zehar.

Baina kontatzea baino, ikustea hobe denez, hona hemen, Santutxuko Lipdub-aren emaitza.


El pasado 9 de abril, los vecin@s de santutxu hicimos un LipDub, y Gaztedi, participó en él, como otras muchas asociaciones del barrio.

Acompañados de un día espléndido, hicimos nuestra vídeo secuencia, con una canción creada para la ocasión.

En un ambiente de primera, las calles de Santutxu rebosaban alegría.

Pero como es mejor verlo que contarlo, aquí tenéis para deleitaros el Lipdub de Santutxu.

KORRIKA BADATOOOOOOOOOOR!!!

KORRIKA BADATOOOOOOOOOOR!!!

Datorren apirilaren 15ean, ostirala, arratsaldeko zortziak inguru Korrika Santutxura iritsiko da, eta Gazteditarrok, lehen kilometroan zehar, lekukoa eramateko ohorea izango dugu!

Ibilbidea Zabalbide-Santa Clara kaleen arteko bidegurutzetik eta Zabalbide-Santutxu kaleen arteko bidegurutzera izango da.

Gainera, korrika etorri zain gauden bitartean, giroa berotzen jardungo dugu hoberen egiten dakigun moduan, musikaz eta dantzaz!

Zita, gogoratu, apirilaren 15ean, arratsaldeko 19:15ak inguruan giroa berotzen hasteko Zabalbide-Santa Clara kaleen arteko bidegurutzean.

Eta Korrika iristen denean, birikak ematen duten beste segi Korrika euskalakari!!!


El próximo 15 de abril, viernes, hacia las ocho de la tarde llega la Korrika a Santutxu, y Gaztedi tendrá el honor de portar el testigo durante el primer kilómetro! El recorrido, será desde el cruce de Zabalbide y Santa Clara, hasta el cruce entre Zabalbide y Santutxu.

Mientras esperamos a la Korrika, calentaremos el ambiente como mejor lo sabemos hacer, con música y danza!

Recordad! La cita, el 15 de abril, hacia las 19:15 para poner ambiente, en el cruce de Zabalbide y Santa Clara.

Cuando llegue la Korrika, a correr lo que los pulmones nos permitan! Tipi-tapa Korrika!

60. URTEURRENEAN HAURRAK ERE PROTAGONISTA!!!

Gaztediren 6. hamarkada honekin jarraitzeko eta lehendabiziko ekitaldiari ekiteko, oraingoan gaztetxoenak izango dira protagonistak. Apirilaren 9an, larunbata, izango dugu zita Berrio-Otxoa ikastetxeko frontoian. “Mirentriska eta Kutxa Magikoa” izeneko ekitaldi berezia eskainiko digute Gazteditar Txikiek, arratsaldeko 18:30ean hasiko da eta ordu bete inguruko iraupena izango du.
Nagusiek aldez aurretik sarrera eskuratu beharko dute 3 €-tan, Gaztedin bertan izango dira eskuragarri datorren astelehenetik aurrera (apirilaren 4).

Ikus dezagun bada, zer-nolako ikuskizuna eskaintzen diguten Gaztediren etorkizuneko dantzariek!


Para seguir con esta 6ª década de Gaztedi y darle comienzo al primer espectáculo, esta vez los más jóvenes serán los protagonistas. El 9 de abril, sábado, nos daremos cita en el frontón del colegio Berrio-Otxoa. Los Pequeños de Gaztedi nos ofrecerán una actuación muy especial titulada “Mirentriska eta Kutxa Magikoa” que comenzará a las 18:30 y tendrá una duración de alrededor de una hora.
Los adultos tendrán que recoger sus entradas de antemano al precio de 3 € en el mismo local de Gaztedi, a partir del lunes que viene (4 de Abril).

¡Veamos qué actuación tan entrañable nos ofrecen los dantzaris del futuro de Gaztedi!

2. BELAUNALDIKOAK ERE MOTORRAK BEROTZEN…

Los de la 2ª generación se reunieron el pasado miércoles en el Txoko GAROA, para calentar motores de cara a los actos del 60 aniversario, con un buen vino y algún pintxo sobre la mesa. Eso es lo que se dice, cuidarse bien!!
Han decidido empezar los ensayos el domingo 3 de abril. ÁNIMO!!


2. belaunaldikoak pasadan asteazkenean elkartu ziren GAROA txokoan, 60. urteurreneko ekitaldi ezberdinei begira hasteko.
Nola ez, ardo ona eta pintxoak tarteko, lehen dantza entsaioa apirilak 3an egitea erabaki zuten. ANIMO!!

Agur Txema…

Agur Txema…

AGUR TXEMA AGUR TERDI
GURE TXIKI HANDIENA
BAZOAZ BAI URRUTIRA
GURE GOGORAPENAZ

AGUR TXEMA AGUR TERDI
GURE TXISTULARIA
AGUR T’ERDI ESATEKO
BILDU GARA DENOK

Las últimas Masterclass

Las últimas Masterclass

Datorren hilabetean geure horretan jarraitzen dugu, hori dela eta, apirilaren 1 eta 2an azken Master Class-ak izango ditugu. Ostiralean, apirilak 1, Sabin Bikandi izango dugu, goi mailako musika irakasle eta txistularia. Larunbatean, apirilak 2, berriz, Andra Mari Dantza Taldeko Kepa Artetxe izango da gurekin Bizkaiko jota zaharra eta porrusaldaren gaineko ikastaroa eskaintzeko.
Oraingoan ere Begoñako Udaltegian (Txurdinagako Kiroldegi ondoan) izango dugu zita, ostiralean arratsaldeko 19:30etik 20:45era eta larunbatean goizeko 11:00etatik 14:00etara.
Animo eta izan dezagun oraingoan ere asteburu borobila!


Este mes que llega continuamos como hasta ahora, es por ello que el 1 y 2 de abril tendrán lugar las últimas Master Class.
El viernes, 1 de abril, tendremos con nosotros a Sabin Bikandi, profesor de música y txistulari. El sábado 2 de abril, en cambio,  Kepa Artetxe de Andra Mari Dantza Taldea estará con nosotros para ofrecernos una clase sobre la jota y porrusalda de Vizcaya.
Esta vez también tendremos esta cita en el Centro Civico de Begoña (al lado del Polideportivo de Txurdinaga), el viernes de 19:30 a 20:45 de la tarde y el sábado de 11:00 a 14:00.
¡Ánimo y tengamos otra vez un fin de semana redondo!