GAZTEDI DANTZARI TALDEAK ZUBEROAKO MASKARADA OSOA ANTZEZTUKO DU.

Otsailaren 22an izango da lehen emanaldia Santutxun.

20 urte bete dira aurten Gaztedi Dantzari taldeak Zuberoako Maskarada osoa lehen aldiz plazaratu zuenetik.Hura, Hego Euskal Herrian maskarada osorik eta bertara egokitua egiten zen lehen aldia izan zen.

Maskaradak dituen osagai guztiak bildu zituen 1994ko maskaradak: dantza, antzezpenak, sermoiak, koplak etab. eta arrakasta handiko proiektua bihurtu zen. Auzoko proiektu gisa hasi zena, Euskal Herriko hainbat hiri eta herritara iritsi zen, Zornotzatik hasi eta Baionaraino.

20. urteurrena bete duen honetan, proiektu hura berpiztu eta berriz plazaratzea erabaki du Gaztedi Dantzari Taldeak. Eta modu berean plazaratu ere, beti ere egungo egoerara egokituta eta berrikuntza batzuekin. Batetik, orain hogei urte ez bezala, aurtengo maskaradan Aintzindari Gorriekin batera Aintzindari Beltzak ere izango dira. Bestalde, orduan egin ez ziren Zuberoako Kadrilla bi dantzatu dira.

1994an bezala, hitzetan oinarrituta dauden adierazpideak egokitu egin dira bertakoek uler ditzaten. Hala, zubereraz mintzatu edo kantatu beharrean, euskara batuaz zein bizkaieraz arituko dira.

Orotara, 40tik gora lagunek parte hartuko dute.

Santutxuko emanaldia otsailaren 22an, larunbata izango da. Goizeko 10etatik aurrera auzoko plazetatik ibiliko da maskarada barrikadak gainditzen. Arratsaldean berriz, 17:30etatik aurrera, “ofizioak” edo “jokoak” izango dira Karmelo Plazan.

Goizeko barrikadak egiteko, auzoko eta hiriko eragile ezberdinen laguntza izango dugu.

Gonbidatuta zaudete.

*******************************************************************************************************************

GAZTEDI DANTZARI TALDEA REPRESENTA LA MASKARADAS SULETINA COMPLETA

El día 22 de febrero en el barrio de Santutxu.

Este año se han cumplido 20 años desde que el grupo de danzas “Gaztedi” presentó su Maskarada suletina completa. Fue la primera vez que se representó una Maskarada suletina completa y adaptada en Hego Euskal Herria.

Aquella maskarada de 1994, reunió todos los elementos propios de la Maskarada, incluyendo además de las danzas, cuadros escénicos, sermones, coplas etc. Aquel proyecto supuso un gran esfuerzo que dio sus frutos. La Maskarada obtuvo un gran éxito. Se representó en varios pueblos de Euskal Herria, desde Amorebieta hasta Baiona.

20 años después, Gaztedi Dantzari Taldea ha querido revivir aquel proyecto y presentarlo de nuevo. Y presentarlo además tal como se hizo entonces, eso sí, adecuándolos a la actualidad y con alguna novedad. Por un lado, a diferencia de la maskarada del 94, este año se han incorporado los llamados “aintzindaris” negros. Por otro lado, se bailarán dos “kadrillas” (polkas suletinas) que no se bailaron entonces.

Además, al igual que en 1994, las formas de expresión basadas en la palabra han sido adaptadas al Euskara Batua o al dialecto vizcaíno para que puedan ser entendidas.

En total, participarán más de 40 personas.

La representación en Santutxu de la Maskarada será el día 22 de febrero, sábado.

A partir de las 10:00 de la mañana, la maskarada recorrerá el barrio superando barricadas. Por la tarde, a partir de las 17:30 se desarrollarán los “oficios” o juegos” en la plaza del Karmelo.

Contaremos con la colaboración de distintos agentes sociales del entorno para realizar las barrikadas.

Estáis todos invitados.