Agur t´erdi, 

Beste behin ere Gaztedi Dantzari Taldearen proiektu baten berri emateko jartzen gara zuekin harremanetan. Oraingoan, baina, ezohiko proiektu baten berri ematea da gure asmoa.

Jakingo duzuen bezala, oso luzea da Gaztedi Dantzari Taldeak daraman ibilbidea eta ugariak dira bertatik igaro diren pertsonek bizitako pasarteak. Pasarte hauetako asko kontakizun eta anekdota hutsak izan daitezkeen arren, beste askok garrantzi handia dute garai bateko gizartea, giroa eta bizipenak irudikatzeko eta garai gogorretan euskal kulturaren alde lan egiten aritu diren pertsona batzuen ikuspegia ezagutzeko.

Hausnarketa honetan oinarrituta proiektu berezi bat gauzatu dugu: Gaztediko belaunaldi zaharreneko partaide batzuen testigantzak grabatu, batu eta ikus-entzunezko dokumentu batean argitaratu.

Honen ondorioa “DANTZA BATEN LEHEN URRATSAK” izeneko dokumental itxurako lan bat da, 83 minutuko iraupena duena eta pertsona hauen testigantzak batzen dituena.

Dokumentalaren Trailerra ikusgai duzue ondoko helbidean: http://vimeo.com/85676259

Taldearen sorrera eta lehen urteak biltzen ditu, 1951-1966 urteen artekoak gutxi gora behera.

Hasiera baten Gaztediko esparruan mugatutako lan bat bezala planteatu arren, badakigu euskal kulturaren munduan eta bereziki euskal folklorearen munduan interesgarria suertatu daitekeen lan bat dela. Hori dela eta, lan honen emaitza plazaratzea eta ezagutzera ematea erabaki dugu hilabete honetan bertan planteatu ditugun dohako bi proiekzioren bitartez:

Otsailaren 17an, astelehena, BilboRock aretoan, 19:45etan, GONBIDAPENAREKIN BAKARRIK.

Otsailaren 18an, asteartea, BilboRock aretoan, 19:45etan, PERTSONA GUZTIEI IREKIA (EDUKIERA MUGATUA). 

Aretoaren edukiera mugatua dela eta bi proiekzio egin beharrean aurkitu gara. Lehenengoa gonbidapen bidezko sarrera izango da soilik, alde batetik protagonista izan den belaunaldiaren asistentzia ziurtatzeko eta bestetik taldearen konpromisoak bete ahal izateko.

Astelehena, otsailak 17rako, gonbidapenak dagozkionari datozen egunetan bidaliko dizkiogu email bidez.

Besteok, sarrera libreko egunean (otsailaren 18an, asteartea) jaso ahal izango dituzue sarrerak BilboRocken bertan 19:15tatik aurrera.

Besterik gabe, jaso ezazue agur bero bat,

Agur t´erdi,

Una vez más nos ponemos en contacto con todos vosotros para informaros de un nuevo proyecto de Gaztedi Dantzari Taldea. Esta vez, en cambio, se trata de un proyecto poco habitual

Como ya sabéis, Gaztedi Dantzari Taldea lleva una larga trayectoria y por aquí han pasado muchas personas que han acumulado pasajes e historias de todo tipo. Posiblemente, muchos de estos pasajes son una mera colección de anécdotas, pero es evidente también, que muchas de las historias que han ocurrido son un reflejo muy importante de la sociedad, el ambiente y las vivencias de unas personas que han trabajado a favor de la cultura vasca en una época muy complicada.

Basándonos en esta reflexión hemos llevado a cabo un proyecto especial: Recoger los testimonios de algunos componentes de la generación más antigua de Gaztedi y plasmarlos en un documento audiovisual. 

El resultado es “DANTZA BATEN LEHEN URRATSAK”, un trabajo en forma de documental de 83 minutos de  duración y que recoge estos testimonios.

Podeis ver el Trailer del documental aquí: http://vimeo.com/85676259

Abarca el nacimiento del grupo y sus primeros años de vida, un periodo comprendido entre 1951 y 1966 aproximadamente.

Pese a que en un principio se ha planteado como un trabajo interno del grupo, somos conscientes de que es un trabajo que puede  resultar interesante  en el mundo de la cultura vasca, y más concretamente en el mundo del folklore vasco. En consecuencia, hemos pensado en dar a conocer este trabajo a través de dos proyecciones gratuitas:

17 de Febrero, lunes, a las 19:45 en la sala BilboRock, SOLO CON INVITACIÓN.

18 de Febrero, martes, a las 19:45 en la sala BilboRock, ABIERTO A TODO EL PÚBLICO (AFORO LIMITADO).

Debido al aforo limitado de la sala nos hemos visto obligados a hacer dos proyecciones. La primera de ellas será solamente con invitación, por una parte para asegurar la presencia de la generación de personas que es protagonista de este trabajo y, por otra parte, para poder cumplir con compromisos del grupo.

Las invitaciones para el lunes 17 de Febrero, serán remitidas a las personas correspondientes durante los próximos días.

Las demás personas interesadas podreis acudir a la proyección del martes, 18 de febrero en BilboRock, donde allí mismo podreis recoger vuestra entrada a partir de las 19:15h.

Recibid un cordial saludo,