Datorren uztailaren 4an, arratsaldeko 19:15tatik aurrera, Gaztedi Dantzari Taldeak, “TXANGOAN” ikuskizun ibiltaria eskainiko du Bilboko Alde Zaharrean. Dantza eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna eta Euskal Herriko folklorea era berri batean hurbilduko diguna.

Dantza eta antzerkia, biak batean ikusgai!!!. Ikuskizun honek XII. Bilboko Kalealdiari, Kaleko Antzerki eta Arteen Nazioarteko Jaialdiari hasiera emateko ohorea izango dugu!

Ikuskizun hau baina, ez dugu gurea bakarrik izatea nahi. Erriberako merkatuan hasi eta Areatzan bukatuko den ibilbide folkloriko honek ZURE PRESENTZIA EZINBESTEKOA DU!!! Ikuskizunaren amaieran Areatzan batuko bait gara Larrain Dantza erraldoi bat dantzatzeko, eta hor ere zu gurekin dantzan egotea nahi dugu!!

Beraz, Animatuuuu!!! Uztailaren 4an, arratsaldeko 19:15tan Erriberako Merkatuan gurekin batera Alde Zaharretik ibilbidea egiteko eta 20:30tan Areatzan Larrain Dantza dantzatzeko. ZURE ZAIN GAUDE!!!


El próximo 4 de julio, Gaztedi Dantzari Taldea representará a partir de las 19:15h en el Casco Viejo de Bilbao, el espectáculo itinerante “TXANGOAN”, un espectáculo de teatro y danza tradicional que nos acercará, de una manera diferente, al folklore de Euskal Herria.

Danza y teatro, todo en uno!!! Este espectáculo inaugurará el XII. Bilboko Kalealdia, el Festival Internacional de Teatro y de las Artes de la Calle de Bilbao.

Queremos hacer un espectáculo participativo, un recorrido folklórico por el Casco Viejo que comenzará en el Mercado de la Ribera y acabará en el Arenal con un Baile de la Era multitudinario y por eso TU PRESENCIA ES NECESARIA!!

Anímate!!! 4 de julio, a las 19:15 en el Mercado de la Ribera para hacer con nosotros el recorrido por el Casco Viejo y a las 20:30 en el Arenal.
TE ESPERAMOS!!!!

Tienes más información en la pagina del Bilboko Kalealdia, o descargándote el programa de mano aquí.