Joan den asteburuan lehen musika eta dantza Master classak egin genituen Begoñako Udaltegian. Batak zein besteak arrakasta handia izan zuten. Ostiral iluntzean, Ibon Koteronen alboka ikastaroan 70 lagun inguru bildu ziren, eta sare bidezko zuzeneko konexioak ere izan zuen bere jarraipena.
Ikastaroaren ondoren, Santutxuko kaleetan zehar kalejira polita egin zuten albokariek, bertaratu ziren panderojoleekin batera, jai giro polita jarriz auzoan.

Larunbatean Natxo Monterorekin dantza kontenporaneoa ezagutzeko aukera izan zuten udaltegian bildu ziren 48 lagunek. Gira eta buelta, ez zen mugitu gabeko muskulurik geratu. Giro paregabean, dantzaren beste ikuspegi bat ezagutzeko aukera ezinhobea izan zen.

Hurrengoak, martxoaren 18 eta 19an, Jose Manuel Agirre Tolosako dultzainero eta musika trensa egilearekin eta Patxi Laborda dantzariarekin izango dira.
Hurbiltzera gonbidatzen zaituztegu!


El pasado fin de semana celebramos en el centro cívico de Begoña las primeras Master Class de música y danza, y tanto una como otra tuvieron una muy buena acogida. El viernes por la tarde, unas 70 personas se acercaron a la master class del albokari Ibon Koteron, y la conexión en directo desde nuestro blog también tuvo su seguimiento. Tras la clase, una kalejira de albokaris y panderojoles inundaron las calles del barrio de Santutxu, trasladando a todos los vecinos un buen ambiente festivo.

El sábado Natxo Montero enseñó a los 48 asistentes, otra forma de ver la danza, un curso de danza contemporánea. Movimientos de brazos, saltos, giros… no hubo músculo que no trabajase! Todo, en un ambiente inmejorable!

Las próximas Master Class serán el 18 y 19 de marzo, de mano del dulzainero de Tolosa y constructor de instrumentos Jose Manuel Agirre y del dantzari Patxi Laborda.
¡Os invitamos a acercaros!