2011 urte berri honekin batera, Gaztedik ere bere urte berria hasiko du. Urte berri eta berezia. Izan ere, datorren 2011 honetan Gaztedi Dantzari Taldeak 60 urte beteko baititu.

60. urteurren hain berezia ospatze aldera ekitaldi ugari antolatuko dira. Hori dela eta, aipatutako ekitaldi horien guztien berri izan dezazuen sortu dugu Blog hau, aldian-aldian izango diren ospakizunak ezagut ditzazuen eta horietaz gozatzeko aukera izan dezazuen.

Gauzak horrela, gure asmo eta ilusio on guztiez antolatuko ditugun ekimenetara hurbiltzera animatzen zaituztegu.

Eskerrik asko urte luze hauetan zehar zuen laguntza jasotzeagatik.

Eman diezaiogun bada, Gaztediren urte berri honi hasiera. Aurrera Gaztedi.